Nola ebaluatzen dira mapen azterketak?

Mapa politikoak ebaluatzeko prozedura ondorengoa da, azterketan bertan zehazturik dagoena eta AURRETIAZ ERE EZAGUTZEN ZENUTENA (beraz, utzi Aratz zoratzeari!)

1. Lehenik eta behin ondo egindakoak zenbatu egiten dira. Europako maparen kasuan, 20 herrialde jakin behar zenituzten, 20 hiribururekin eta bakoitzeko Europar Batasunean badagoen ala ez, beraz, guztira 60 erantzun jarri behar zenituzten. Herrialdea erratuz gero, zenbaki osoa egon beharko litzateke txarto, ordea, nahiz eta herrialdea erratu edo ez jakin, hiriburua ondo badago, atal hori kontatu dizuet (beraz, kexarik ez!). Hori bai, herrialdea edo hiriburua erratuz gero, Europar Batasunaren erantzuna ez da kontuan hartzen (ez baituzu ez hiriburua ez herrialdea asmatu, beraz beste herrialde baten erantzuna ematen ari zarete, eta ez eskaturikoa). Demagun 60tik 45 asmatu dituzuela (45/60). Hori berez 7.5 izango litzateke.

2. Aurreko notari ortografia akatsak kendu behar dizkiozue. Demagun 4 izan dituezula, eta ortografia akats bakoitzak -0.1 balio duenez, 7.5 – 0.4 = 7.

3. Azkenik, aurreko notari izandako puntu negatibo (negative marks) guztiak kendu behar zaizkio. Europar Batasunaren kasuan, txarto erantzundako bakoitzak -0.15eko puntu negatiboa daukanez, 4 txarto erantzun badituzue, adibidez, guztira -0.6 galduko zenuketen. Beraz azkeneko nota ondorengoa izango litzateke: 7.1 – 0.6 = 6.5

 


Utzi iruzkina